XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(Ea, ulanook: orain, zuen txanda, tronpetak, tronboiak, perkusioa: bat, bi...)
Eta haren boza dantzut, entzun-arazi behar diot neure barrunbe osoari:
- Ihes egik, alde egin ezak azkar, gomuta triste urratuen zelai behere eta amildegietatik.
Jarrai hakie mendimazeletan barrena, muinorik muino, ordekak zeharkatuz, aurrera, beti ere aurrera doazen ulano zangarren estandarteei.
Eta nik, eta guk denok, men degiogu, eta diosala, haren bozari:
-
Zeren nik, Rudolph von Olertz kapitainak poz-zirrara handia sentitzen baitut oraindik beren konpainian, beren eskuadroian, onartzen nautela egiaztatzean.
Zeren eta ni, Von Olertz kapitaina, kapitain degradatua natzan arren,
Orain badakusat, ordea, ez nautela guztiz baztertua, sargento bezala bederen nire zerbitzuen premia baitute, eta harro nago; are harroago, noski, Mugitz liotinant zangarraren ahotik hitzok entzutean:
-
Hots!
Hau poza... Baina adi diezaiodan zer diostan:
- Ongi etorri, kapitaina... Harako kota hura geureganatu behar dugu.
Dakusazunez, altura honetan, etsaiaren su gurutzatu eta morteroen irispidetik at gaude.
Eta gaineratu dit:
- Kapitaina, uste dut etsaien defentsa-lerroetan artesi handi bat ireki dugula, (...)